
Apirilaren 4an, Jata mendian.- Urtero egiten dogun modure, bertan ospatu dogu Aberri egunaren bezpera ikurriñaren igoeragaz. Hamaiketako on bat antolatu eta gero, gure Jata mendi tontorreraino igon eta ikurriña jaso dogu.
Gure ikurrina goi-goian ipini dogu, klandestinidadean egiten genduan lez, eta oindino egin behar dogun lez munduari esateko Euskadi euskaldunen aberria dala!!
Aberria bizi!! Gora Euskadi!!






