
HAPO BERRIA, BAKIOko EH BILDUREN ETXEBIZITZA POLITIKAREN PORROTA
Abenduaren 29an, Bakioko Udaleko Osoko Bilkuran udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruzko gure jarrera azaldu nahi dugu.
Eta hasiera-hasieratik argi esan nahi dugu: Plan honek baditu asmo onak, baina gabezia garrantzitsuak ere bai, eta gabezia horiek direla eta ezin dugu Plan hau babestu.
- HERRI-EREDUA ETA HERRI-ZENTROAREN ARAZOA
Bakion aspaldidanik dagoen eskaera bat da herriaren erdigune argi bat izatea.
Jendeak behin eta berriz esan du: topagune bat behar dela, herri-bizitza antolatuko duen leku bat, erreferentziazko zentro bat, dendak eta zerbitzuak garatzeko toki aproposa. Herri bizimodua izateko, zentro bat behar da.
Plan hau izapidetzean, gure taldeak alegazioak aurkeztu ditu Bakiorako harreman-zentro honen alde, baina ezer ez da onartu, ezta planean sartu ere, eta gurekin ez da inolako harremanik izan alternatibak adosteko edo aztertzeko. Era berean, ideiak asko emon ziren bakiotarren aldetik gai henoeri buruz partaidetza-prozesuan, eta ez da inolako alternatibarik sartu.
Plan horrekin ez da inolaz ere aurrera egiten zerbitzuak eta gizarte-bizitza biltzen dituen harreman-eremu edo zentro baterantz. Eta hori, 2003ko aurreko planaz geroztik, «landa-eremua» eta «hondartza» batu zituena Solozarre eta Bakearen bitartez, harreman-zentro hori bateratu eta garatzeko egitura sortu zutela. Solozarre-Bakea parkea bera, aurreko HAPOtik dator, bi eremuen arteko lotura ezin hobea, danon onerako.
- IRISGARRITASUNA: BAINA HAPOAREN PROPOSAMENA BIDERAEZINA ETA ARRISKUTSUA
Baina puntu honetan ere gure alegazioetan egindako ekarpenak ez dira jaso. Oso zaila ikusten dugu HAPOak batzen dituen neurriek praktikan gauzatzea, eta Plan barriak ez du behar adinako zehaztasunez azaltzen nola egingo den hori posible, ibilbide arriskutsua eta uholde-arriskua dakarrena planteatzeaz gain.
HAPOak ez du definitzen nola konpondu udako trafiko-arazoak, nola bideratu trafikoa errepidean matxura edo istripu bat izanez edo jai-eremua ixten duen jai-astean; ez dago autokarabanen auzirako konponbiderik. Dena airean geratzen da.
- 26 VPO bakarrik!!!: GAZTEENTZAT ETA FAMILIENTZAT EZ DA NAHIKOA
Plan honek 26 babes ofizialeko etxebizitza baino ez ditu aurreikusten. 1,3 VPO/urtero, hurrengo 20 urtetarako.
Kopuru hori oso eskasa da Bakio bezalako herri baterako, eta gaur egun dagoen etxebizitza-beharrari ez dio erantzuten. Ez da nahikoa gazteentzat, ezta baliabide gitxiko familientzat ere ez, ez baitute aukerarik etxebizitza libre edo tasatu batera iristeko.
Eta hemen garrantzitsua da datu bat gogoratzea: aurreko legealdietan, Nazapen eta Uriben egindako urbanizazioetan, EAJren gobernupean, ehun(100) VPO etxebizitzak eraiki ziren, promozioko etxebizitza libre kopurua antzekoa izanik gaur Plan honek aurreikusten duenarekin. Nazape eta Uriben, gazteentzako eta baliabide urriko beste familia batzuentzako etxebizitza horiek guztiek, kiroldegiarekin batera, bakiotar asko eta asko Bakion sustraitzea lortu zuten. Hori dala eta, Bakioko eskolan matrikulazio igoera ekarri zuten eta eskola handitzea eta 0-2 urteko haur-eskola martxan jartzea ahalbidetu zuten. EAJren estrategia horrek funtzionatu zuen. Gaur egon, eta horreri esker, Bakio punta-puntako herria da zerbitzu eta instalazioetan.
Horrek erakusten du beste politika bat posible zela, eta babes ofizialeko etxebizitzen ehunekoa askoz handiagoa izan zitekeela. Plan berriak ez du etorkizuneko proiekturik bakiotarrentzat.
Horrek erakusten du beste politika bat posible zela, eta VPOaren portzentajea askoz handiagoa izan zitekeela.
Plan honetan, ordea, aukera hori ez da aprobetxatu.
Plan horrek aurreratu egiten ditu gazteek Bakion etxebizitza erosteko izango dituzten zailtasunak, eta, kasu gehienetan, beren udalerritik kanpo kokatu behar dute beren etorkizuna. Ez dago zalantzarik agerian uzten duela EH Bildu Bakioren Etxebizitza ereduaren porrot handia, edo gezur handia, hauteskunde kanpainan agindu zuen Etxebizitza babestuaren % 60tik oso urrun geratzen dena.
EH BILDUREN DISKURTSOAREN ETA PLAN HONEN ERREALITATEAREN ARTEKO DESOREKA NABARITZEN DA.
Urbanismoa politika da. Eta urbanismoak erabakitzen du nork bizi ahal duen herri batean.
Horregatik, zaila da ulertzea EH Bildu buru duen gobernu batek, etxebizitzarako eskubidea eta justizia soziala defendatzen dituenak, etxebizitza eskuragarria erdigunean jartzen EZ duen Plan bat aurkeztea.
EH Bilduk berak esan izan du VPO gutxi dagoenean irabazten dutenak eraikitzaileak direla. Plan honek hori egiten du: 26 VPO baino ez. Kontuan izan VPO Bakion 2.200€/m2 dabilela eta VTM 3.500€/m2, beraz oso gardentasun falta adierazten da VPO eta VTM danak saku berdinean sartzerakoan.
Bere diskurtsoaren arabera, hauxe bera gertatzen da: “Gazteek galtzen dute, eraikitzaileek irabazten dute”.
Plan honek, praktikan, dirua dutenentzat pentsatutako eredua sendotzen du, eta ez Bakion bizi nahi dutenentzat batez bere bakiotar gazteentzat.
ZERGATIK EZETZA
Badakigu Bakio herriak Plan bat behar duela, eta ez da gustukoa ezetza emotea hain erraminti garrantzitsu bateri. Baina ezin dugu gure botoarekin babestu gure alegazioak kontuan hartu ez dituen Plan bat, 26 VPOrekin konformatzen den Plan bat, prozesu parte hartzailean esandakoa batzen ez duena, Irisgarritasun planteamentu atzeratu bat proposatzen duena, eta gazteak zein familia asko kanpoan uzten dituen Plan bat.
Bakio herriak Plan bat behar du, bai. Baina batez ere bere jendearentzat pentsatutako herri-proiektu bat.
Plan hau, tamalez, ez da hori. Horregatik, gaur, ezetz esatea dagokigu.
*****************************************************************************************
NUEVO PGOU, FRACASO DE LA POLITICA DE VIVIENDA DE EH BILDU BAKIO
Este 29 de diciembre, en el Pleno del Ayuntamiento de Bakio hemos expuesto nuestra postura sobre el Plan General de Ordenación Urbana del municipio.
Este Plan tiene buenas intenciones, pero también carencias importantes que hacen que no podamos apoyar este Plan.
1) ESTE MODELO DE PUEBLO NO RECOGE UN CENTRO RELACIONAL. Tema tratado en el proceso participativa con mucho interés por todas y rtodos los bakiotarras.
Una petición que existe en Bakio desde hace años es que se le dote de un centro del pueblo. La gente insiste: que hace falta un punto de encuentro, un lugar que organice la vida popular, un centro de referencia, un lugar ideal para desarrollar tiendas y servicios. Para llevar una vida social común hace falta un centro.
En la tramitación de este Plan nuestro grupo ha presentado alegaciones a favor de este centro relacional para Bakio, pero nada ha sido aceptado ni incluido en el Plan y no ha habido ningún contacto con nosotros para acordar o estudiar alternativas. También se aportarom ideas en el proceso participativo y caso omiso, no han incluido ninguna alternativa.
Con este plan no se avanza en absoluto hacia una zona relacional o un centro que concentre los servicios y la vida social. Y eso que desde el plan anterior del 2003 que unió la zona “rural” con la zona “playa” a través de Solozarre y Bakea ya habían creado la estructura para unificar y darle forma a ese centro relacional. El mismo parque Solozarre-Bakea viene del PGOU anterior, una conexión perfecta entre ambas areas.
2) ACCESIBILIDAD: LA PROPUESTA DEL PGOU ES INVIABLE Y PELIGROSA
En este punto tampoco se han recogido las aportaciones realizadas en nuestras alegaciones. Vemos muy difícil que las medidas que recoge el PGOU se materialicen en la práctica y el Plan no explica con suficiente detalle cómo lo va a hacer posible, más allá de plantear un trazado peligroso e inundable.
El PGOU no define cómo solucionar los problemas de tráfico del verano, cómo encauzar el tráfico por una avería o accidente en la carretera, o en la semana festiva que cierra la zona como recinto festivo; no hay solución para la cuestión de las autocaravanas. Todo queda en el aire.
- SOLO 26 VPO: INSUFICIENTE PARA JÓVENES Y FAMILIAS.
Este plan sólo contempla 26 viviendas de protección oficial. 1,3 VPO/año para los siguientes 20 años.
Esta cifra es muy escasa para un pueblo como Bakio y no responde a la necesidad actual de vivienda. No es suficiente para los jóvenes, ni para las familias de recursos reducidos, que no tienen posibilidades de acceder a una vivienda libre o tasada. Hay que tener en cuenta que hay una importante diferencia económica entre VPO(Protección oficial) y VTM(Tasada Municipal). En Bakio el precio del m2 de VPO puede andar sobre los 2.200€ y el de VTM sobre los 3.500€. Las dos opciones son vivienda protegida, pero la VTM prácticamente iguala a la vivienda libre.
Y aquí es importante recordar un dato: en las anteriores legislaturas, en las urbanizaciones realizadas en Nazape y Uribe, bajo el gobierno del PNV, se construyeron cien (100) viviendas VPO, siendo similar el número de viviendas libres de estas promociones con las que prevé hoy este Plan. Todas estas viviendas para jovenes y otras familias de recursos escasos junto con el polideportivo consiguieron enraizar en Bakio a muchas y muchos bakiotarras que a su vez aportaron una subida de matriculación en la escuela de Bakio y posibilitaron la ampliacion de la escuela y la puesta en marcha de la haur-eskola de 0-2 años. Esta estrategia del PNV funcionó. Hubo cosas que no salieron bien, pero muchas más que están muy bien y hacen de Bakio un pueblo puntero en servicios e instalaciones.
Esto demuestra que otra política era posible, y que el porcentaje de VPO podría ser mucho mayor. El nuevo plan no tiene proyecto de futuro para las y los bakiotarras.
Este Plan ya anticipa las dificultades que se van a encontrar los jóvenes para adquirir vivienda en Bakio, situando su futuro forzosamente fuera de su municipio en la mayoría de los casos. No hay duda de que visibiliza el gran fracaso, o la gran mentira del modelo de eh Bildu Bakio en Vivienda, que queda muy lejos del 60% de Vivienda protegida que prometió en campaña electoral.
SE NOTA EL DESEQUILIBRIO ENTRE EL DISCURSO DE EH BILDU Y LA REALIDAD DE ESTE PLAN.
El urbanismo es política. Por eso es difícil de entender que un gobierno liderado por EH Bildu, que defiende el derecho a la vivienda y la justicia social, presente un Plan que NO ponga en el centro la vivienda asequible.
La propia EH Bildu ha solido decir que cuando hay pocas VPO los que ganan son los constructores. Este plan lo hace: sólo 26 VPO.
Según sus palabras, las de eh Bildu, en Bakio “los jóvenes pierden, los constructores ganan”.
Este plan consolida en la práctica un modelo pensado para los que tienen dinero y no para los que quieren vivir en Bakio principalmente los jóvenes bakiotarras.